Gero eta kaso gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura
aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek
belardiei lekua kentzen ari diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian
korrika galbiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta
horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza zoragarri eta
miresgarri guztiak. Entzun al duzu inoiz naturari laguntza eske zuri deitzen?
Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu ahal duzue zein zorionekoak garen gure mundua izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik. inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da. horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri?
Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela,
behar den bezala zaintzen ari gara? Gure ingurua zaintzen dugu? Eta mendira,
hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu? Guk
sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez) erabat
kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere. Beraz, entzun
dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun gure mundua
behar den bezala!!
Gogoeta egin:
- Segundo batzuez naturak eskatzen duena
entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela?
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean?
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animali?
-Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin?
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?

No hay comentarios:
Publicar un comentario