martes, 26 de noviembre de 2013

Maria Haurraren eguna

Aurreko astea gure eskolarako oso egun bereziak izan ziren. Maria Haurraren eguna ospatu genuen Santa Juanak erakutsi zigun moduan. Dena primeran atera zen eta asko ikasi genuen. gainera besteei laguntzeko aukera ere izan genuen. 
Ondorengo argazkietan ikusi dezakegu nola DBHko ikasleek kapera apaindu zuten eta LHko ikasleek zein politak utzi zituzten pasiloak



domingo, 24 de noviembre de 2013

Lana ONDO egin



Istorio honen inguruan gogoeta egin ezazu: “Gaur andereñoak anari “egun langilea” izateko esan dio. Klasean egin beharreko lan guztiak ongi egin ditu, letra eta aurkezpen onez egin ditu. Hala ere, zenbait egunetan Anak edozein modutan egiten ditu lanak. Gaur andereñoa pozik dago; eta Ana, are eta gehiago".

Seguro nekatutak gaudela gure irakasleei “ondo eta txukun egin” esaten entzuteaz. Egunero berdina errepikatzen digute. Baino benetan kaso egiten ahal diegu? Zenbaitetan bereziki gauzak hobeto egiten ditugu. Adibidez, klasean adi-adi egoten gara, lanak txukutasunez egiten ditugu, materiala ekartzen dugu, etxeko-lanak egiten ditugu… Zein gauza egiten ditugu ondo? Helduek mota askotako lanak dituzte. Zure lana orain ikastea da, oso betebehar garrantzitsua da!!! Zergatik da inportantea ikastea?

También en casa hay muchos trabajos que hacer. Párate a pensarlo: hay que ir a comprar, hacer la comida, ordenar, lavar… ¿En cuál de estas tareas colaboras? ¿crees que en casa todo el mundo realiza la misma cantidad de trabajo? ¿hay quien se encargue de más cosas que los demás? ¿quién se beneficia del trabajo realizado? ¿cómo podrías ayudar en las tareas de la casa?

Nos hemos parado a pensar que, cuando hacemos bien las cosas y de buena gana los profesores y nuestros padres están mas contentos? Y gracias a esto solemos conseguir que el ambiente de la clase también sea mas relajado. Seguruenik ez zaigula gehiegi kostatzen gauzak ondo egiten!!! Beraz, ahalegindu gaitezen gure irakaseleek “lanean zein ondo ari zareten!” esatea!!!

Gogoeta egin:
  • Batzuk lana zama astuna balitz bezala ikusten dute, beste batzuk, aldiz, positiboki ikusten dute. Zein sentituko da hobetoen lanean?
  • Nola zaude lan bat ondo egiten duzunean?
  • Zer gertatuko litzateke egun batean denok erabakiko bagenu geure lana edozein modutan egitea? Nola egiten duzu zuk zeure lana?


jueves, 21 de noviembre de 2013

SIGUIENDO LOS PASOS DE LA NIÑA MARIA, SOMOS UNO. ¿Cómo? Recordando a quienes celebran esta fiesta.

Hace ahora 400 años que se celebró por primera vez
en un Colegio de la Compañía de María
la fiesta de la niña María.
¿Por qué celebramos la fiesta de la Niña María?

Juana de Lestonnac iba un día visitando las clases de
su primer Colegio de Burdeos. Le gustaba comprobar si las
niñas adelantaban en todo. Esto lo aprovechaba para hablarlas
de Jesús y de María y animarlas a ser amigas.

Un día sintió deseos de consagrar a la Virgen a todas
aquellas niñas. Comenzó estimulando a cada niña para que
hiciese una promesa especial a la Virgen y a que deseasen
imitarla en todas las acciones de la vida.

Después, el día de la Presentación de María
Les explicó cómo quería que se celebrase la fiesta:
Harían una ofrenda en la capilla del Colegio
Al igual que María lo hizo en el Templo de Jerusalén.

Esta ofrenda se celebró en Burdeos, en 1610.
Y este año se cumplen 400 años que se celebra en nuestros colegios.

Se abrieron las puertas de la escuela,
Las alumnas salieron en procesión, de dos en dos y con una vela en las manos.
Delante de la procesión iba la imagen de María.

El sacerdote esperaba a la puerta de la iglesia y, después
de recibir la Imagen, la colocó en el presbiterio sobre
una especie de trono. Acto seguido se celebró una misa cantada.

Así se celebró por primera vez en la Compañía de María
la fiesta de la Niña María, como genialmente la concibió
su Fundadora, la Madre Lestonnac, en homenaje a María
y en agradecimiento al Señor por los favores recibidos.

Santa Juana dejó claro que esta fiesta había que celebrarla todos los años.


miércoles, 20 de noviembre de 2013

MARIA HAURRAREN PAUSOAK JARRAITUZ, BAT GARA.
Nola? KILO kanpainan parte hartuz.
SIGUIENDO LOS PASOS DE LA NIÑA MARIA,
SOMOS UNO. ¿Cómo? Participando en la campaña KILO.

Jada, urte batzuk dira eskolan KILO kanpaina eskolan egiten dugula. Ondoren irakurriko dugu CARITAS erakundeetatik jasotako hitzak:

 


 Anima gaitezen, auten ere, gure ingurukoak zaintzen. Gogoaruto leloa: MARIA HAURRAREN PAUSOAK JARRAITUZ, BAT GARA. Nola? KILO kanpainan parte hartuz.



martes, 19 de noviembre de 2013

MARIA HAURRAREN PAUSOAK JARRAITUZ, BAT GARA.
Zertan? SOLIDARIOA izaten.
SIGUIENDO LOS PASOS DE LA NIÑA MARIA,
SOMOS UNO. ¿Cómo? Siendo SOLIDARIO.

Este curso, desde el Colegio, seguimos trabajando el proyecto MIKHUY (“alimento” en quechua). Nos queremos comprometer en el fortalecimiento de capacidades para mejorar la seguridad alimentaria en el Municipio de Colquechaca, en Bolivia, contribuyendo al cumplimiento del primer Objetivo del Milenio: “Erradicar la pobreza extrema y el hambre”.

Ezin dugu Maria Haurraren jaia ulertu SOLIDARITATEA ez badago. Horregatik, aurten konpartitzeko gonbitea egiten zaigu. Eta konpartitzeko modu zehatza MIKHUY proiektua aurrera eramatea izango da. Badakizu, aste honetako ZIRKULARRArekin batera SOBRE bat jaso duzula. Ez ahaztu, mesedez, ostiralean sobre hori ekartzea, gure eskuetan baitago mundu ANAIKORRA eta ZUZENA egitea.


            Gogoratu aste honetako leloa:

MARIA HAURRAREN PAUSOAK JARRAITUZ, BAT GARA.

Nola? SOLIDARIOAK izaten.


lunes, 18 de noviembre de 2013

MARIA HAURRAREN PAUSOAK JARRAITUZ, BAT GARA.
Zertan? Astea ONDO ospatuz
SIGUIENDO LOS PASOS DE LA NIÑA MARIA,
SOMOS UNO. ¿Cómo? Celebrando bien esta semana.

            Con este lema comenzamos la semana de la “niña María” en la que nos acercamos de manera especial a la figura de María. Santa Juana la propone como un ejemplo a seguir y ya son más 400 años que en los colegios de la Compañía de María seguimos este ejemplo. Durante la semana haremos diferentes actividades (reflexiones, actividades, preparación de juegos para el viernes…) que nos servirán de excusa para recordar y acercarnos a aquello que celebramos.

            Ezaguna dugu dagoeneko, Santa Juanak bidalitako mezua:

Begi ernez begiratzen baduzue gure inguruan gertatzen denari ikasi egiten duzue, eta horrela laguntza eskain dezakezue behar gehien dagoen lekuan.
Si observáis con mirada atenta a lo que ocurre a vuestro alrededor, aprenderéis. Y así podréis ofrecer vuestra ayuda en el lugar donde más os necesiten.

            Gure inguruan errealitate asko ikus ditzakegu. Aurten FISCek BOLIBIAn dituen priektuan begiak jarriko ditugu.

Teniendo en cuenta estas palabras que hemos escuchado hoy podemos reflexionar:
-          ¿Observo con mirada atenta a mi alrededor?
-          Nire ingurua (klasea, familia, lagunak…) ezagutzen al ditut?
-          ¿Hay lugares en los que me necesitan?
-          Zer egin dezaket zenbait egoera aldatzeko?
-          ¿Qué significa compartir?

-          Zer esan nahi du konpartitzea?


domingo, 17 de noviembre de 2013

MARIA HAURRAREN PAUSOAK JARRAITUZ BAT GARA

Denok dakigun moduan, aste honetan Maria Haurraren eguna ospatzen dugu Juana de Lestonnac-ek erabaki zuelako bera izango zela gure eredu. Jesusen amak gauza asko irakatsi zizkigun bere bizitzan zehar, eta horregatik bera hartzen dugu askotan pertsona ona izatearen eredu gisa.

Aurtengo leloari kasu egiten badiogu, ikusiko dugu gure asmoa denek bat egitea dela. Baino zuen buruei galdetuko diezue, zer da bat egitea? Hori bai galdera zaila! Ba benetan horren inguruan pentsatzen badugu, konturatuko gara denek primeran dakigula bat egiten edo elkarrekin lan egiten.
Askotan gelan gaudenean irakasleok txokoetan jartzen zaituztegu lan egiteko. Baino horrek ez du esan nahi talde lana denik; askotan kopiatzen dugulako, edo kasurik egiten ez dugulako, haserretzen garelako… Zuen ustez, zer da benetako talde lana ala elkarlana? Zer egin behar dugu ondo funtzionatzeko?
Konturatuko zarete taldean lan egiten dugunean gauzak askoz hobeto ateratzen direla. Batzuetan elkar-ulertzea kostatzen zaigu; baino hitz eginez gero, dena konpontzen da. Badago esaera polit bat “bi buruk, bat baino gehiago pentsatzen dutela” esaten duena. Eta hauxe, egia da. Guztiok zerbait aportatzen badugu, gure lana askoz ere aberatsagoa izango da.
Gainera, seguru gaude munduko gauza asko aldatu nahi ditugula; adibidez: pobrezia, desberdintasunak, eskubide ezak… Eta horretarako, denek bat egin behar dugu. Bakarka ezingo genuke mundua aldatu, baino gure ingurukoekin elkartzen bagoaz, azkenean zerbait lortuko dugu.

Beraz, Maria haurraren pausuak jarraitzen baditugu eta denak elkarlanean bagabiltza, mundua leku hobea izatea lortuko dugu. 


jueves, 14 de noviembre de 2013

Arotzaren ipuina

Aurten Maria Haurraren astean landuko dugun balorea batasuna da. Beti zerbait taldean egiten badugu, bakarrik egitea baino askoz hobeto da. Eta honen adibide bezala, bideotxo hau ikustea proposatzen dizuegu. 



domingo, 10 de noviembre de 2013

AUSARDIA



Ausar zaitez persona hobea izaten.
Ausar zaitez besteak errespetatzen.
Ausar zaitez irribarre egiten.
Ausar zaitez eskolako zure lagunekin konpartitzen eta elkarbizitzen.
Ausar zaitez ikasturteaz gozatzen zentzu guztietean: giro ona sortuz, ikasiz…
Ausar zaitez uste duzuna errespetuz eta beldurrik gabe esaten.
Ausar zaitez bakarrik daudenekin egoten.
Ausar zaitez gozatzen.
Ausar zaitez ikasturtea bene-benetan ondo eramaten.
Ausar zaitez taldea egiten.
Ausar zaitez laguna izaten.
Ausar zaitez ondokoarekin erlazionatzen modu egokian.

Jada, bi hilabete daramatzagu eskolan, gogoeta egin:
  • Zertan ausartu ikasturte honetan?
  • Zertan ausartu gure gelan, gure eskolan, eskolako lagunekin eta abarrekin?

Inportantea da lana, etxeko lanak egitea, egunez eguneko ordutegia, ikastea… Eta inportantea da ere gure artean giro ona sortzea ikasturtean zehar, errespetua zainduz, gelako eta eskolako garbitasuna zainduz, lagunak ondo tratatuz eta gurekin dauden pertsonak baloraruz. Irrifar handi baten alde egin beharko genuke hau guztia aurrera atera dadin.
  • Hau egiteko prest al daude?
  • Zer egingo zenuke pertsonalki guzti hau aurrera eramateko?

domingo, 3 de noviembre de 2013

Berdintasuna



Dagoeneko udazkena iritsi zaigu; eta berarekin batera euria eta haizea. Horregatik, inoiz baino gehiago elkarrekin lan egin behar dugu, haizeak gure asmo onak eraman ez ditzan. 

Inoiz entzungo zenuke GUZTIOK BERDINAK garela. Hori esaten dugunean, zer etortzen zaizu burura? zertan gara berdinak? Egia da guztiok eskubide eta betebehar berdinak ditugula, baina munduari begiradatxo bat botatzen badiozu, egia al da guztiok eskubide berdinak ditugula? Zein egoeratan ez gara berdinak? Eta zein egoeratan gara desberdinak?

·         Ikasteko aukera izateak berdinak egiten gaitu. Aukera hori aprobetxatzen duzu?
·         Egunean hirutan jateko aukera denon eskubide bat izan beharko luke. Baino hori egia da? Zergatik?
·         Dauzkagun gauza guztiekin, nolakoa zara zu? Dauzkan gauzengatik eskerrak ematen dituzten horietakoa? Ala beti ez daukagunarengatik protestatzen duten horietako bat?

Goazen orain pixka bat pentsatzera dauzkagun gauza eta aukera guztietan (eskola, etxea, kotxeak, ordenagailuak, eskolako materiala, eskolaz kanpoko jarduerak….). Uste duzu mundu guztiko haur guztiek zure aukera berdinak dituztela? Zer egin genezake egoera hori aldatzeko?

Guztiok eskubideak ditugu, baina betebeharrak ere bai:

·         Besteak errespetatu behar ditugu.
·         Gauzak ondo zaindu behar ditugu (guriak izan ala ez).
·         Eskolan egindako lana aurrera atera behar dugu.
·         Etxean lagundu behar dugu, naiz eta gauza txikiak izan.

Eta eskolari dagokionez:

·         Zure gelakideak errespetatzen dituzu? Denak berdin tratatzen dituzu? Zergatik?
·         Materiala eskolarra zaintzen al duzu? Besteen materiala zaintzen al duzu?
·         Hurbiltzen zara arazoak dituen lagunengana?