lunes, 16 de diciembre de 2013

Gabonak


Haizeak hitzak eraman ditzake
baino GABONAK ez

Zer dira gabonak? Zer da benetan ospatzen duguna? Konturatuko zineten bezala, azaroan hasi ziren gabonetako iragarkiak telebistetan eta aldizkarietan ere. Bertan opari mordo bat ikusi daitezke, baita elikadura berezia eta goxoa ere. Denak hasten gara pentsatzen aurten olentzero eta errege magoei eskatuko dizkiegun gauzetan; aldizkariak ikusi, eskaparateak eta dendak bisitatu, eskutitzak idatzi, zapatak garbitu ….
Y eso es lo que nosotros consideramos la preparación de la navidad. Tenemos muchas cosas, pero siempre queremos tener más. Muchas veces de lo primero que hablamos el día de reyes o a la vuelta del colegio, es de que nos han regalado. Y muchas veces también hablamos de cuantos regalos nos han traído los reyes, a ver a quien le han traído más…
Zuk uste duzue Jesus elkarrizketa hauek entzutean pozik jarriko dela? Hau da berak erakutsi nahi ziguna? Zuen erantzuna ezezkoa bada, goazen gure bihotzak prestatzera eta benetako gabonak ospatzera. Aurreko lau asteetan, abendualdian alegia, Jesusen jaiotzerako bidea prestatu dugu. Dagoeneko badakigu zergatik ospatzen ditugun gabonak eta zergatik dauzkagun oporrak.
Por lo tanto, vamos a celebrar las navidades de verdad. Las de estar con nuestra familia, con nuestros amigos y conocidos. Vamos a compartir y ser generosos con los que lo necesitan. Vamos a ser obedientes y disfrutar de tener una buena relación con los aitas y los profesores. Vamos a darnos cuenta de la suerte que tenemos por todo lo que tenemos. Vamos a acordarnos de todos los que queremos y desearles los mejores sueños…
Ondo entzun al dugu gabonak zer diren?
Goazen ba orain horietaz asko disfrutatzera!!!

domingo, 1 de diciembre de 2013

ABENDUALDIA



Zer da abendualdia? Inoiz pentsatu al duzu? Zer ospatzen da abendualdian? Seguruenez gabonak zer diren ondo dakizula, baita gabonetan zer ospatzen den ere, zenbaitetan opariak izateari Jesusen jaiotzari garrantzi gehago ematen diogun arren. Gabonetan Jesusen etorrera ospatzen da eta abendualdian bidea prestatzen dugu. Beraz, bidea prestatzen ari gara.

Eta horrexegatik existitzen da abendualdia. Gabonak urteko oso denboraldi berezi bat da eta horretarako prestatu behar gara. Jesusen jaiotza ez da edozein ekitaldi. Berari bidea prestatu behar diogu eta bidetik aurkitzen ditugu gauza txar guztiak baztertu. Eta, nola egin dezakegu hori? Hausnartzeko garaia da, eta nolakoak izan beharko ginateke pentsatzeko. Gainera, gaizki egiten ditugun gauzez ohartu eta zuzendu behar ditugu.

Abendualdiko sinboloa abendualdiko KOROA da. Koroan lau kandela jartzen dira eta astez aste pizten joaten dira. Abendualdiak lau aste irauten du, eta igande bakoitzean kandela bat pizten da. Kandela guztiak pizten ditugunean, Jesusen etorrerako prest egon beharko ginen.

Horrexegatik, guk bi aste hauetan zehar honen inguruko gogoeta egingo dugu. Zer jarrera aldatu behar ditugu? Zein gauzak hobetu behar ditugu? Eta zein ohiturak baztertu? Bakoitzak pentsa dezala zer egin behar duen Jesusen jaiotzerako prestatzeko.


Dakizuen bezala, abendualdiak lau aste dirau eta bakoitzean kandela piztu egiten da. Hau jakinik, gabonak prestatzeko lau konpromezu hartuko ditugu, aste bakoitzeko bat.