domingo, 19 de enero de 2014

ELKARBIZITZA



ONDO PASATZEA GUSTATZEN ZAIZU ZURI;
ETA ELKARREKIN ONDO BIZITZEA DENEI.

Zer gertatutuko litzateke zure bizilagunaren bat goizeko ordu txikietan altu-altu kantatuko balu pozik dagoelako? Bere poza adierazteko beste modurik dagoela uste al duzu?

Egun batean pozik baldin bagaude, agian garrasia egiteko eta algaran aritzeko gogoa izango duzu, baina… zer irudituko litzaizuke garrasi egitea, lasai egon nahi duen norbaiten ondoan izango bazenu?

En la prensa aparecen a menudo noticias relacionadas con los problemas que genera el ruido de determinados locales de ocio. Incluso los ayuntamientos ordenan el cierre de algunos locales por esa causa. ¿Qué te parece?

ELKARBIZITZARAKO OINARRIZKO ZENBAIT ARAU BETE BEHAR DITUGU.

Ingurune guztietan elkarbizitzaroko oinarrizko arauak bete behar dira. Adibidez, kotxez ibiltzeko arauak daude, baita klasean egoteko arauak ere. Zenbaitetan arauak direla eta kexatu egiten gara, baina, zer gertatuko litzateke guztiok nahi dugun guztia egingo bagenu? Zer gertatuko litzateke arauak beteko ez bagenitu?

GOGOETA EGIN:

·         Elkarrekin ondo bizitzeko arauak behar ditugu.
·         Etxeko arauak betetzen dituzunean, elkarbizitza hobetzen ari zara.
·         Klaseko arauak betetzen dituzunean, elkarbizitza hobetzen ari zara.
·         Zure lagunak ondo tratatzen dituzunean elkarbizitza hobetzen duzu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario