lunes, 10 de febrero de 2014

BENETAKOA IZATEA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!:
BENETAKOA IZATEA

Kameleoiak apoari esan zion:

-          “Norberak bere arrazoiak ditu bizitzeko. Ni etengabe ari naiz koloreak aldatzen inork harrapa ez nazan. Zuk ez zara inoiz aldatzen…”.

Apoak erantzun zion kameleoiari:

-          Uste dut bide zuzenetik ez gaudela, ez zuk ezta nik ere. Inoiz ez aldatzeak ez dakar gauza onik eta zu bezala, etengabe aldatzen egoteak ere, ez dakartza ondorio onik ere ez”.

Ipuin labur hau aztertzen badugu, konturatuko gara kameleoiak ez duela oso ondo jokatzen. Etengabe aldatzen ari da, eta pertsona bakoitzarekin modu desberdin batez jokatzen du. Mila aurpegi dauzkala esan genezake. Aurpegira bakarrik gauza onak esaten ditu, baino gure bizkarretara kritikatzen gaitu. Ondo al dago hori?

Bestalde, ez dago oso ondo ere ez apoa bezala egitea. Bera ez da inoiz aldatzen, beti modu berdinean jokatzen du pertsona guztiekin. Egoera desberdinen aurrean beti berdin jokatzen du. Ez ditu pertsona ezberdinen sentimenduak eta izaerak kontuan hartzen. Apoaren jokabidea nolakoa iruditzen zaizu?

Horregatik, gu ez ditugu bi animali hauen eredua jarraitu behar. Egoera bakoitzaren aurrean modu jakin batez jokatu behar dugu. Baino inoiz ez gara faltsukerietan ibili behar, ez ditugu gure inguruko pertsonak kritikatuko beraien bizkarretara. Gauzak aurpegira esan behar dira, baino kontu handiarekin, zenbaitetan mina eman dezakegu eta.  

Lagunik onena egiazko laguna (lagun autentikoa) da, batzuetan esaten diguna mina ematen badigu ere. Zure helburuak pertsona gisa haztea eta lagunak izatea baldin badira, egiazko laguna izaten ausart zaitez, besteen aurrean faltsukeriaz jokatu gabe. Jesusek beti egia esaten zuen.

GOGOETARAKO GALDERAK

Zertan datza benetakoa izatea?
Eta zer da egiazko laguna izatea?
Zuk uste duzu zintzoa zarela?
Uste al duzu konfiantzakoa zarela eta zure lagunak zugan konfiatzen dute?


No hay comentarios:

Publicar un comentario