HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ!!!
PERTSONA ONA IZATEA.
Denborak hegan egin eta hementxe gaude
ikasturte honetako azkeneko hilabetetan. Badirudi atzo izan zela ikasturte honi
heldu geniola. Aldaketa ugari egon dira eta lan handia egin dugu guztiok. Guztiok
batera aurrera jarraitzen dugu, batzuentzat gora-beherekin bada ere. Baina
oraindik gauza batzuk aldatzeko aukera izango dugu hurrengo bi hilabete
hauetan.
Aste honetan hasiera ematen diogu gure
azken txanpari, horregatik azkeneko ahalegin txiki bat egin behar dugu. Pilak
kargatzeko eta denbora libreaz disfrutatzeko aukera izan dugu Aste Santuko
oporretan. Eta orain, ikasturteari jarraipena emateko, hausnarketa txiki bat
egin dezagun urte honetan zehar ikasitakoaz goizeko gogoetekin. Baino badago
modu on bat hori laburtzeko: pertsona onak izan eta Jesusen pausuak
jarraitu.
Horregatik lehenengo aste honetan
proposatzen dizuegun mezua hauxe da “pertsona ona izatea”. Uste dugu
esaldi honek gainontzeko guztiak laburtzen dituela. Orain da momentua
gainontzeko pertsonei erakusteko zer den ikasi duguna. Gogoratu dezagun,
pertsona ona izatea arte bat dela; eta artista guztiak bezala, arrakasta izateko,
lan asko egin beharko dugu.
Ongietorriak eskolara berriro ere!!!
Eta goazen martxan jartzera!!!
Eta goazen martxan jartzera!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario