HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ:
NATURA ZAINDU!!!
Udaberrian
gaude, argia eta eguzkiaren presentzia handiagoa da orain gure bizitzan. Tenperatura
ere orain hilabete batzuk baino erosoagoa egiten zaigu. Txorien kantua
nabariagoa da eta zuhaitetan kolore askoko lore daude. Negua eta inguratzen
gaituen natura bizi berritzen ari da.
Hemen,
Irunen, natura gozatzeko guneak baditugu: lorategiak, parkeak, Txingudiko
padura, Aiako Harriak… Ezagutzen al dituzu? Bertan zuhaitzak, landareak,
loreak, txoriak, animaliak… ikus ditzakegu. Natura gustuko al duzu? Zaintzen al
duzu?
Udaletxeko
langileek zuhaitzak, loreak eta hiriko lorategiak nola zaintzen dituzten
konturatu al zara? Zer gertatuko litzateke inork zainduko ez balitu? Naturan
ekintza txikiak eginez emaitza handiak lor daitezke. Zer egin dezakezu zuk
inguratzen gaituen natura zaintzeko? Eskolan edo eskolako inguruetan, ba al
dago zaindu beharreko tokiren bat? Nola zaindu dezakegu?
Hona
hemen ideia batzuk:
-
Bisitatzen ditugun
naturako lekuetan zaborra biltzen dugunean, natura zaintzen ari gara.
-
Animaliak eta landereak
zaintzen ditugunean, natura errespetatzen ari gara.
-
Etxean zein eskolan
birziklatzen dugunean, natura zaintzen ari gara.
-
…
Gogora
ezazu.:
HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU, HAU EZ:
NATURA ZAINDU!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario