sábado, 10 de mayo de 2014

Santa Joanaren antzera, ESKER ONEKOA izan zaitez!!!


Santa Juanaren antzera
Esker Onekoak izan gaitezen

Aste hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Gure fundatzailearen eguna ospatzera goaz, eta hori ez da txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun gaituzue irakasleoi Santa Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Baino gure helburua ez da bere istorioa buruz ikastea. Guri gustatuko litzaigukeena bere pausuak jarraitzea da.

Urtero Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “esker onekoa izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar izandako arazoengatik. Baino guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera. Beti bere bihotzari entzuten zion. Baino askotan nahi ditugun gauza guztiak ezin ditugu bakarka egin. Eta Juana ere oso emakume eta pertsona onez inguratu zen.

Gu ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baino horretaz gain, oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako daukagun armarik handiena maitasuna eta esker ona da. Gure lagunak maitasunez tratatzen baditugu eta gugatik egiten dituzten gauzengatik eskerrak ematen baditugu, zaila izango da arazoak sortzea.

Ez zaigu gehiegi kostatzen eskerrak ematea; azken batean hitz bakarra da. Baino benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin gustura sentitzeko. Guztiei gustatzen zaigu egiten ditugun gauzengatik eskerrak ematea; eta horretarako guk ere eskerrak ematen ikasi beharko dugu. Ez ahaztu Bolivian dugun proiektuko pertsonak gure erabat kontent daudela. Azkenean beraien jangela eraikitzea lortu dute. Baino guk ere beraiei eskerrak eman behar dizkiegu, asko ikasi baitugu, besteak beste, solidarioak izaten.


Beraz, Santa Juanaren antzera,
ESKER ONEKOAK izan gaitezen

No hay comentarios:

Publicar un comentario