jueves, 30 de enero de 2014

BAKEaren aldeko PREGOIA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU; HAU EZ:
BAKEA

Dios Padre, haznos un instrumento de tu paz.
gorrotoa dagoen lekuan, maitasuna jar dezagun;
donde haya daño, pongamos siempre perdón;
kezka dagoen lekuan, konfidantza jar dezagun;
donde haya tristeza, pongamos siempre alegría;
etsipena dagoen lekuan, itxaropena jar dezagun;
donde haya sombras, pongamos siempre luz.
¡Padre nuestro que siempre estás a nuestro lado!
Bila dezagun besteak zaintzea eta ez gure nahia beti betetzea;
que no busquemos ser amados sino amar;
Bila dezagun bestea ulertzea eta ez gu beti protagonista izatea;
porque dando es como recibimos;
barkatzen, zure barkamena lortzen dugu;
y muriendo en Ti, es como nacemos a la vida eterna.


¡TODOS JUNTOS PODEMOS CONSTRUIR LA PAZ!
GUZTIOK EKARREKIN PAKEA ERAIKI DEZAKEGU!!!

AUSAR ZAITEZ BAKEA ERAIKITZEN,
ZURE ESKUETAN DAGO ETA!!!

miércoles, 29 de enero de 2014

BAKEGILEA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU; HAU EZ:
BAKEA

Gaur 65 urte inguru bete dira Mahatma Gandhi hil zutela. Bere mezu eta ideien aurka zegoen hindu batek hil zuen tiroka bere etxera bidean. Hilketak handitu egin zuen Gandhiren irudia, baina bizi zenean ere indiarrek, britainiarrek eta ezagutu zuten guztiek mirestu eta errespetatu zutela esan genezake. Mohandas Karamchand Gandhi 1869ko urriak 2an jaio zen Indiako Porbandar herrian: 13 urte zituela ezkondu zen adin bera zeukan neskato batekin eta lau seme-alaba izan zituzten. Londresen zuzenbide-ikasketak egin zituen, ondoren Indiara itzuli zen abokatu lana egiteko, baina handik bi urtera Hego Afrikan eskaini zioten lanpostu bat onartu zuen. 21 urte egin zituen Hego Afrikan eta han ekin zion ondoren han ezaguna egin zen jokaera eta aldarrikapenari: "Edozein helburu lortzeko kemena behar da, ez da indarkeria erabili behar, eta beti egia izan behar dugu ardatz eta ipar." 1915ean Indiara itzuli zen, eta mugimendu nazionalistaren buru bihurtu. Eta bere ohiko doktrina erabili zuen hemen ere Britainia Handiarengandik independentzia lortzeko. Sarri eraman zuten preso, zapi urte pasa zituen kartzelan, baina beti zioen ohorea zela kartzelara joatea helburu zuzen batengatik bazen. 1947an Indiak independentzia lortu zuen, eta bitan banatu zuten: India eta Pakistan. Hinduistak ziren nagusi Indian eta musulmanak Pakistanen. Gandhik uste eta aldarrikatu zuen bi erlijioek elkarrekin bizi behar zutela, baina horren aurka zen batek hil zuen tiroka.

Mahatma Gandhiri buruz esan daitekeen guztia esan eta idatzi da seguruenera. Berak ez zuen sekula onartu Mahatma deitzea, "Anima Handi" esan nahi duelako, eta hori beretzat gehiegi zelako. Umila izan zen, eta bere helburuaren aldeko jokaera azken muturreraino eramateko prest izan zen beti. Sarri esan zuen prest zegoela bere bizitza Indiaren independentziaren alde emateko, baina sekula eta ezergatik ez ziola inori bizitza kenduko. Helburua baino askoz ere garrantzitsuago zen beretzat zein bidetatik lortzen den nahi den hori. Indarkeria eza eta egia izan ziren bere doktrinaren zutabe nagusiak. Helburuak lortzeko gose-grebak egin zituen eta gehienetan lortu zituen, Gobernu Britainiarra eta bere etsaiak ez zirelako aurka egiten ausartzen, ziur aski, garai hartan Gandhi zen munduko gizaki bizi ezagunena eta mirestuena. Hego Afrikan hinduen eta beltzen egoera penagarria salatu zituen, Indian independentzia aldarrikatzeaz aparte, kasta edo gizatalde ahulenen eskubideak izan zituen helburu nagusi. Herri eta erlijioen arteko elkarlana eta elkarbizitza aldarrikatu zituen beti, baina azkenean hori ezinezkoa eta gorrotagarria zela uste zuen batek hil zuen tiroka, taldean otoitz egin ondoren etxera itzultzean.

Hau guztia dela eta, gogora ezazu aste honetako leloa:


BAKEA, GURE ESKUETAN

martes, 28 de enero de 2014

BAKEA




HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU; HAU EZ:
BAKEA


  • BAKEA JUSTIZIAREN OPARIA DA.
  • ZENBAIT PERTSONEK BAKEA KUTSATU EGITEN DUTE.
  • BAKEAN DAGOENAK BAKEZ KUTSATZEN DITU BESTEAK.
El diccionario habla de la paz como el estado de tranquilidad no molestado por ninguna clase de miedo o molestia. ¿Podemos hablar, por tanto, de paz en nuestra vida de cada día? ¿cómo crees que se puede construir la paz: con grandes gestos y palabras o más bien con pequeñas acciones repetidas? ¿qué acciones pequeñas podrías realizar para que tengas más paz?

Zer gertatzen da lagun batekin haserretzen garenean? Ona al da hori? “Aurka egitea” pakearen kontrakoa da, eta aurka egiten den tokian gatazka eta egoneza sortzen da. Zer egin daiteke gatazka saihesteko? Zer egin daiteke bake giroa lortzeko?

Gogoeta egin:
  • ¿Conoces lugares o personas que transmiten paz?
  • ¿Eres una persona que transmite paz?
  • Zein gauza txiki egin ditzakezu zure inguruan pakea izan dadin?
  • Zer egin dezakezu gatazka dagoen tokian?
Hau guztia dela eta, gogora ezazu aste honetako leloa:


BAKEA, GURE ESKUETAN

viernes, 24 de enero de 2014

BAKEA


HAIZEAK HITZAK ERAMATEN DITU; HAU EZ:
BAKEA

La semana que viene se celebra el “Día Escolar de la No-violencia y la Paz” (DENIP), fundado en 1964 y conocido por Día Mundial o Internacional de la No-violencia y la Paz; es una iniciativa pionera, no estatal, no gubernamental, independiente, libre y voluntaria de Educación No-violenta y pacificadora, practicada ya en escuelas de todo el mundo. Esto se celebra y se  recuerda el 30 de enero de cada año, en el aniversario de la muerte del Mahatma Gandhi.

Urtarrilaren 30an Mahatma Gandhi, Indiako lider espirituala eta nazionalaren heriotzaren oroitzapena egiten da. Gandhi, abokatu eta politiko hindu bat izan zen eta mundu osoan ezaguna egin zen erresistentzia pazifikoan eta espiritualismoan oinarritutako ekintza eta aldarrikapen politikoaren sinbolo bezala. Bere doktrina bi printzipiotan oinarritzen da: pertsona zuzena izateko "egiaren bilaketan" eta erasoei aurre egiteko "indarkeriaren aurkan". Mahatma ezizenak "anima haundia" esan nahi du.

Hau guztia dela eta, gogora ezazu aste honetako leloa:


BAKEA, GURE ESKUETAN




domingo, 19 de enero de 2014

ELKARBIZITZA



ONDO PASATZEA GUSTATZEN ZAIZU ZURI;
ETA ELKARREKIN ONDO BIZITZEA DENEI.

Zer gertatutuko litzateke zure bizilagunaren bat goizeko ordu txikietan altu-altu kantatuko balu pozik dagoelako? Bere poza adierazteko beste modurik dagoela uste al duzu?

Egun batean pozik baldin bagaude, agian garrasia egiteko eta algaran aritzeko gogoa izango duzu, baina… zer irudituko litzaizuke garrasi egitea, lasai egon nahi duen norbaiten ondoan izango bazenu?

En la prensa aparecen a menudo noticias relacionadas con los problemas que genera el ruido de determinados locales de ocio. Incluso los ayuntamientos ordenan el cierre de algunos locales por esa causa. ¿Qué te parece?

ELKARBIZITZARAKO OINARRIZKO ZENBAIT ARAU BETE BEHAR DITUGU.

Ingurune guztietan elkarbizitzaroko oinarrizko arauak bete behar dira. Adibidez, kotxez ibiltzeko arauak daude, baita klasean egoteko arauak ere. Zenbaitetan arauak direla eta kexatu egiten gara, baina, zer gertatuko litzateke guztiok nahi dugun guztia egingo bagenu? Zer gertatuko litzateke arauak beteko ez bagenitu?

GOGOETA EGIN:

·         Elkarrekin ondo bizitzeko arauak behar ditugu.
·         Etxeko arauak betetzen dituzunean, elkarbizitza hobetzen ari zara.
·         Klaseko arauak betetzen dituzunean, elkarbizitza hobetzen ari zara.
·         Zure lagunak ondo tratatzen dituzunean elkarbizitza hobetzen duzu.


domingo, 12 de enero de 2014

ESFORTZUA


NEKERIK GABE HOBETZERIK EZ!!!

         Abenturazko pelikula bateko aktorea zarela imagina ezazu. Lan GOGOR bat ematen dizute. Zer egingo zenuke? Ezin duzula egin esango zenuke? Edo lan horretarako prestatuko zinateke?

         Munduko mendirik altuenera igotzea oso gogorra izan daiteke, baina ez gara iritsiko lehenengo urratsa ez badugu ematen. Zein da urte honetan eman behar duzun lehenengo pausua ondo hasteko?

         Lan GOGOR bat egiteko tresna egokiak izan behar ditugu, ondo hornituta egon behar dugu. Zein tresna edo hornidura behar dituzu eskolan ondo aritzeko?

  • Agenda eguneratuta dugunean ondo hornituta gaude
  • Etxeko lanak eta ikasketa egunez egun egiten ditugunean ondo hornituta gaude.
  • Puntualitatea zaintzen dugunean ondo hornituta gaude.
  • Behar dugun materiala zaintzen dugunean ondo hornituta gaude.
  • Zalantzak galdetzen ditugunean ondo hornituta gaude.
  • Klaseko lagunekin batera serio aritzen garenean ondo hornituta gaude.
  • Arauak betetzen ditugunean ondo hornituta gaude.
Gogora ezazu:

  • NEKERIK GABE EZ DAGO HOBETZERIK, LEHENENGO URRATSA EMAN EZAZU.

martes, 7 de enero de 2014

Urte Berri On!!!

URTE BERRI ON!!!



Irakur eta begira ezazu postala.
Urte honen hasieran, har ezazu une bat gogoeta egiteko:

- Zer espero duzu urte honetarako?
- Zer gustatuko litzaizuke lortzea?
- ...